XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berriz ere galdegin zion: Simun, Joanesen semea, maite nuzuia? Petrik ihardetsi zion: Bai, Jauna, badakizu maite zitudala.

Jesusek orduan: Bazka zaitzu nere achuriak.

Eta erran zion hirugarren aldikotz: Simun, Joanesen semea, maite nuzuia? Gaitzitu zitzaion bihotzean Petriri, zeren galdegin zion hirugarren aldikotz maite zuenetz, eta ihardetsi zion: Jauna, zuk gauza guziak badakizkitzu, badakizu bada maite zitudala.

Jesusek erran zion: Bazka zaitzu nere ardiak.

SALBATORE

92. - Jesusen zeruratzea.

Hameka dizipuluak joan ziren Galilearat, Jesusek erran zioten mendirat.

Orduan Jesus hurbildu zen eta gaizkiak erran ziozkaten heien sinets-gaiztasunaz eta bihotz-gogortasunaz, zeren ez zuten sinetsi phiztu zela, ikhusi zutenen hitzaren gainean.

Eta erran zioten: Eskubide guziak eman izan zaizkit zeruan eta lurrean.